Baztango Udalak, egur loteak puskatzeko eta gordetzeko lurzatiak prestatzeko asmoa du Eluts izeneko parajean, hain zuzen ere baratzeak dauden lekuan. Dena dela, lekua prestatzen hasi baino lehen, herritarrek izan dezaketen interesaren berri jakin nahi du.
Orain artio pertsona batzuk hurbildu dira beraien interesa erakutsiz eta edozeinek halako beharrik izango balu Baztango Udalera deitu beharko luke (948 580006 telefono zenbakira).
Lursailak 120 metro karratukoak izanen lirateke eta gehienez ere 48 metro karratuko egurtegia egiten ahalko litzateke.