Kirikoketa bestaren hamabosgarren edizioa ospatu zen azaroaren 1ean Arizkunen, Jo ala Jo Kultur Taldeak antolatua. Gamioxarreko dolarean gerora sagardoa bihurtuko den sagarra jo zen, 3.000 kilo inguru, eta horren inguruan hainbat ospakizun egin ziren. Talde antolatzailekoekin batera, Otsagiko dantzariak, Gallartako Arrigorri taldeko erraldoiak, Berriozarko albokariak, fanfarre Mi Fa eta Baztango txistulariak aritu ziren eta 160 bat lagun bildu ziren bazkaltzera. Aipatzekoa da urriko hondar astean Gamioxarreako dolarean eta kanpoko aldean Sagarra jo (Madonnak eskuaraz abesten duenean) dokumentalaren irudi batzuk grabatu dituztela eta Kirikoketa Egunean ere Arizkunera hurbildu zirela Kalakan taldeko Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau, bertze irudi batzuk grabatzera. Iban Rusiñol nafarraren eta Nicolás Novion lapurtarraren gidaritzapean, sagardoa egiteko modu tradizionalaren inguruko gidoia dauka dokumentalak eta cwrowfunding kanpaina baten bidez ordaintzen ari dira proiektua.