Idi parea nagusitu zitzaion zaldiari ferietako apostuan

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 13a

Juan Mari ONDIKOL

Inoiz baino jende gehiago bildu zen urriaren 24ean Elizondoko Udazkeneko Ferian. Jendea ez ezik, azienda aunitz ere plazaratu zen. Honela, behi aziendez gain, zaldi, behor, poni, ardi eta ahariak ere izan ziren. Aurtengoan, berrikun­tza nagusia idi parearen eta zaldiaren arteko apostua izan zen. Jendetza bildu zen luzeko pilota plazan eta azkenean idiak nagusitu ziren. Jaime Urrutia ka­rrikan eta plaza inguruan hainbat saltzaile izan zen, 250 bat postu paratu bai­tziren. Horri esker, 24.000 euroko diru-sarrerak izan ditu Elizondoko herriak. Geroz eta eskari gehiago dago postuak jartzeko eta horretaz, aurten Elizondoko Herriko Etxeak me­troko 18,50 euro eskatu baldin badu, heldu den urtean metroko 20 euro kobratuko omen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun