‘.EUS’ Interneteko Domeinuaren Aitzindari izateko erabakia hartu zuen Udalak bertze 91 erakunderekin batera. Hori horrela www.baztan.eus da udalaren webgunearen helbide berria.
‘.EUS’ Interneteko domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatzea da. Hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen eta euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.