Emakumeen kontrako indarkeria salatuz hainbat ekitaldi prest

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 13a

Hezkidetza tailerrak eginen dira Elizondoko Lanbide Eskolan eta Lekarozko institutuan

Baztango Udaleko Berdintasun batzordeak azaroaren 25ean ospatuko den Emakumeenganako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunerako zenbait ekitaldi antolatu ditu. Horietako batzuen antolaketan Baztango Udaleko Kultura batzordearen eta liburutegiaren laguntza izanen du.
 
Honela, azaroaren 24an, astelehenean, hezkidetza tailerra eginen da Elizondoko Lanbide Eskolan.
 
Azaroaren 25ean, astearte eguerdian elka­rretaratzea eginen da Elizondoko plazan 17:30ean ipuin ez sexis­ten kontaketa saioa liburutegian. Zoila Berastegi Masriñelarenak Oinarin Pinpirinen koloretako munduak kontatuko du.
 
Azaroaren 30ean, Quemadura Teatro taldearen Auskalo! Antzerki Foruma eginen da Elizondoko Arizkunenean, 19:00etan.
 
Abenduaren 1ean hezkidetza tailerra eginen da Lekarozko institutuan.
 
Azaroaren 21etik abenduaren 5era Jan­tzi betaurreko moreak! Berdintasun txokoa izanen da liburutegian. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun