Foto Mena argazkilaritza estudioak Elizondoko txoko eta uneak I liburuaren aurkezpena egin zuen urriaren 31n. 80 orrialde ditu eta mila ale eman dituzte argitara. 20 eurotan salgai daude Mena argazkidendan eta Elizondoko liburudendetan. Pello Iriarte historialariaren testukin, lehen bilduma honetan Jaime Urrutia eta Braulio Iriarte karriketako eta presa inguruko irudiak biltzen dira, aitzinakoak eta berriagoak. Mena argazki-dendako laugarren belaunaldiko Felix Mena eta Itziar Mena anai-arrebek prestatu dute liburua eta etorkizunean, Elizondoko bertze txokoekin bigarren bilduma egiteko asmoa ere badute.