Jokin Telleriak irabazi du Elizondoko Kasinoko margo lehiaketa

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 13a

Juan Mari ONDIKOL

Jokin Telleria beasaindarrak irabazi zuen urriaren 26an Elizondoko Kasinoak antolatutako margo lehiaketa eta honenbertzez, 600 euroko lehen saria eraman zuen. Bigarren saria (400 euro), Eva Irazoki sunbildarrarentzat izan zen.
 
Maila handiko lehiaketa izan zen eta margolariek Amaiur eta Azpilkuetako irudiekin egin behar izan zituzten beraien lanak. Bi lehenbizikoekin batera, finalistak izan ziren Javier Igoa lesakarra, Esteban Oskoz eta Manolo Sanz.  Jose Mari Apezetxea, Ana Mari Marin, Xabier Soubelet, Tomas Sobrino eta Jesus Sanz margolari baztandarrek, Lekarozen eta Gartzainen mediku izan zen Salvador Martin-Cruz arte kritikoak eta Eduardo Zubikoa Kasinoko presidenteak osatu zuten epaimahaia.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun