Batzar Nagusiak luzatutako erronkari erantzuten ari dira Baztango ikastetxeak eta ELA eritasunaren ikerketaren alde bustitzen ari dira. Goitian, Amaiurko eskolako ama eta maistrak ageri dira azaroaren 3an, ikasleek eta eskolako sukaldariak busti baino lehenxeago. Elizondoko Lanbide Eskolan (beheitian) diru bilketa egin da eta azaroaren 3an egindako bustialdiarekin lekukoa Bertan merkatari elkartea, Oronozko suhiltzaile eta Baztango eskubaloi taldeari eman zaio.