Baztan Ikastolako irakasleak ere ELAren alde busti dira

Ttipi-Ttapa 2014ko azaroaren 13a

Baztan Ikastolako irakasleak ELAren alde bustitzen.

Esklerosi Lateral Amiotrofikoa (ELA) ezagutarazteko eta ikerkuntzarako dirua biltzeko asmoz, Baztanen hasia den elkartasun kateari jarraipena eman diote Ikastolako irakasleek. Erronka, orain, Baztan Ikastolako Guraso Elkarteari, 2015eko Nafarroa Oinezeko Batzorde Iraunkorrari eta Nafarroako Ikastolen Elkarteari bota diote.

Esklerosi Lateral Amiotrofikoa (ELA) ezagutarazteko eta ikerkuntzarako dirua biltzeko asmoz, Baztanen hasia den elkartasun kateari jarraipena eman diote Baztan Ikastolako irakasleek. Asteazkenean hormatutako urez betetako baldeak burutik beheiti bota zizkieten bat bertzeari eta diru ekarpena egiteko prest azaldu ziren.

Erronka, orain, Baztan Ikastolako Guraso Elkarteari, Nafarroako Ikastolen Elkarteari eta 2015eko Nafarroa Oinezeko Batzorde Iraunkorrari bota diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun