Oinez denda ireki dute Elizondon azaroaren 7an

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 10a

Oinez dendaren inaugurazio ekitaldia jendetsua izan zen eta Porrotx pailazoa ere bertan izan zen. Juan Mari Ondikol

Porrotx pailazoa ere bertan izan zen eta 1982ko logoa egin zuen Martin Garde omendu zuen Baztan Ikastolak

Bezperan 2015eko Nafarroa Oinezen aurkezpena egin zuten Iruñea Ikastolen Elkartean eta azaroaren 7an, ortziral arratsaldean, Oinez denda ireki zuten Elizondon. Zenbai sorpresen artean, Porrotx pailazoa egon zen ekitaldian eta 1982an Elizondon egin zen Nafarroa Oinezeko logotipo egin zuen Martin Garde ere omendu zuen Baztan Ikastolak.

Ekitaldia, Haur Hezkuntzako ikasleak hartzen dituen Kuartelekozelaian hasi zen eta handik kalejira alaian joan ziren Porrotxekin batera Santiago karrikan dagoen Urtsuenera, Elizondo erdi-erdian paratu baitute Oinez denda. Dendara ailegatzerakoan, txalaparta eta txistu doinuekin eta dantzarien saioarekin ongietorria egin zen.

Gainera, 1982ko Nafarroa Oinezen logotipoa egin zuen Martin Garde ere omendu zuen Baztan Ikastolak, Nafarroa Oinez 1982-2015 eta aurtengo logotipoa bordatuak zituen txapelarekin. Ekitaldiaren ondotik, txokolatea banatu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun