Sei pertsona intoxikatu dira Elizondon karbono monoxidoa arnastuta

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 10a

Iruñeko Ospitalera eraman dituzte, baina ez daude egoera larrian

Familia bereko sei pertsona intoxikatu dira astelehen goizaldean Elizondon, karbono monoxidoa harnastuta. Iruñeko Nafarroako Ospitalera eraman dituzte, eta han ingresatu, baina ez daude egoera larrian.

Intoxikatuetako batek deitu du larrialdietara, goizaldeko 01:43ean, etxeko kideek intoxikazio zantzuak zituztela azalduz. Guardiako medikua eta suhiltzaileak joan dira intoxikazioaren lekura, eta gas hornidura moztu eta etxea aireztatu dute.

Sei pertsonetatik bi adin ttikikoak dira eta horietako batek eman omen du abisua, arreba ohatzetik erortzen somatu duenean. Etxean lotan zeuden gainerako bizilagunak abixatu eta etxebizitzatik atera dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun