Folk Ametsetan Zikloa azaroaren 9an abiatuko da Baztanen

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 7a

Maria Salgadok Gaztela eta Leongo musika tradizionala eskainiko du lehen emanaldian. Utzitako argazkia

Maria Salgado, Ruper Ordorika eta Desvarietes kantari jarriko ditu azaroko hiru igandetan

Baztango Kultura Batzordeak Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatutako Folk Ametsetan Zikloko hiru emanaldi izanen dira azaroan Elizondoko Arizkunenean. Azaroaren 9an, Maria Salgadoren Abrazo-Abraço: música de la “raya” emanaldia izanen da lehenbizikoa. Ikusi bideoa

Azaroaren 16an Ruper Ordorikak eskainiko du kontzertua eta azaroaren 23an, Desvarietes taldearen Cosmopólitan Cabaret. Emanaldi guztiak, beraz, igandetan arratsaldeko 7etan izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun