Baztango Udalak jakinarazi nahi die herritarrei Baztango bake-epaitegian obra batzuk egin behar direla, eta obrak egin bitartean, bake-epaitegiaren behin-behineko bulegoak Arizkunenean egonen direla. Lekualdaketa azaroaren 6an eginen da, ortzegunean, eta hori dela egun horretan bake-epaitegia itxita egonen da herritarrentzat.
Azaroaren 7tik aurrera, eta obrak dirauten bitartean, Baztango bake-epaitegiko behin-behineko bulegoak Arizkunenean egonen dira, erakusketa aretoan.