2014 urtean Baztanen gizarte proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten talde, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteak eta nazioarteko kooperaziorako proiektu, programa eta planak diruz laguntzeko subentzioak onartu ditu Baztango Udalak.
Gizarte proiektuetarako 16.000 euro
Gizarte proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten talde, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteek 16.000 euroko dirulaguntza jasoko dute Udaletik, honela banatuak: Bidelagun elkarteak 3.025,42 euro, Xaulik 2.215,22 euro, Eguzkilorek 1.621,25 euro, Anasaps-Dizdirak 2.348,42 euro, Elikagai Bankuak 2.133,72 euro, Afinak 1.100 euro, Anfasek 2.348,42 euro eta Acodifnak 1.207,55 euro.
Nazioarteko kooperaziorako 40.552,53 euro
Nazioarteko kooperaziorako proiektu, programa eta planak diruz laguntzeko, berriz, 40.552,53 euro bideratu ditu Baztango Udalak. Euskal Fondokoak, 2.033,20na euro bideratu ditu Nikaragua eta Guatemalara; Saharaztani 2.661,77euro, Frantziskotar Konbentualei 3.188,95 euro, Behar Bidasoari 3.188,95 euro, ANARASD-i 2.102,14 euro, ANAS-i 2.240,01 euro, Bigarren Familia egitasmoari 2.625,27 euro, Juan Bonal Fundazioari 3.030,79 euro; Vicente Ferrer Fundazioari 3.294,38 euro, Mugarik Gaberi 2.207,58 euro, Asamblea Cooperación por la Paz taldeari 2.540,10 euro, Delwenderi 2.750,98 euro, El Salvador Elkartasunari 2.154,89 euro eta Itakari 2.381,96 euro.