2015eko Fabaren errege erreginaren koroatzea Urdazubin ospatuko da

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 4a

Muthiko Alaiak elkarteko eta Urdazubiko udal ordezkariak, ospakizunaren aurkezpenean. Utzitako argazkia

Abenduaren 13an pasteletik baba ateratzen duena izanen da eta urtarrilaren 10ean Urdazubiko karriketan eginen da ospakizuna

2015eko urtarrilaren 10ean Fabaren errege erreginaren koroatzearen zeremonia Urdazubin ospatuko dela jakinarazi dute Urdazubiko Udalak eta Muthiko Alaiak elkarteak. Mende erdia da Iruñeko Muthiko Alaiak elkarteak Nafarroako erregeen tradizioko Fabako errege ibiltari festa ospatzen dutela Nafarroako herrietan. 2012koa Amaiurren egin zuten, Amaiurko gudaren 500. Urteurrena gogoratuz.

2015. urtean festaren berrogeita hamabigarren edizioa ospatuko da Urdazubin. Aitzinetik, abenduaren 13an, tradizioak dioen bezala, errege pasteletik baba ateratzen duen haurra izanen da irabazle eta segidan haur hori Fabaren errege edo erregina izendatuko dute.

Eguberrietan Erdi Aroko festa honen inguruan ekintza ezberdinak ospatuko dira, hitzaldiak, erakusketak… Azkenik urtarrilaren 10ean bereziki Urdazubiko karriketan goizetik eta egun osoz ekintza ezberdinak ikusi ahal izanen dira, koroatzen momentura iritsi baino lehen. Koroatzea, Nafarroako errege-erreginena izaten zenaren antzekoa izaten da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun