Berdintasun Plana ezagutzeko saioak eginen dira kuartelka

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 30a

Orain arteko zirriborroa ezagutzera eman eta ekarpenak egiteko aukera izanen da

Baztango Udaleko Berdintasun batzordeak lehen aldiz egin den Berdintasun Plana ezagutzera emateko aurkezpen saio parte hartzaileak antolatu ditu.
 
Azaroaren 5etik 12ra bitartean Baztango 4 kuarteletan eginen diren saio hauetan, orain arte landutako Planaren zirriborroa ezagutu eta eztabaidatzeaz gain, ekarpenak egiteko aukera izanen dute herritarrek. «Baztandar guztiona izango den Berdintasunerako Plan honek baztandar guztion parte hartzea eta konpromisoa behar duelako, saio hauetan parte hartzeko gonbitea» luzatu dute Udaletik.
 
Azaroaren 5ean, asteazken arratsaldeko 7etan Erratzun eginen da aurkezpena; azaroaren 10ean, astelehen arrat­saldeko 7etan Iruritan; azaroaren 11n, astearte arratsaldeko 7:30ean Elizondoko Arizkunenean eta azaroaren 12an, asteazken arratsaldeko 7etan Anizen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun