Maria Salgado, Ruper Ordorika eta Desvarietes kantari azaroan

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 30a

Baztango Kultura Batzordeak Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatutako Folk Ametsetan Zikloko hiru emanaldi izanen dira azaroan Elizondoko Arizkunenean. Azaroaren 9an, Maria Salgadoren Abrazo-Abraço: música de la “raya” emanaldia izanen da; azaroaren 16an Ruper Ordorikak eskainiko du kontzertua eta azaroaren 23an, Desvarietes taldearen Cosmopólitan Cabaret. Emanaldi guztiak, beraz, igandetan arratsaldeko 7etan izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun