Drogen kontsumoaren gaineko Guraso eskolaren saioak antolatu ditu Udaleko Gizarte Zerbitzuak Arizkunenea kultur etxean urriaren 28an eta azaroaren 4, 11 eta 13an, 17:00etatik 19:00etara. Lehen hiru saioak Hegoak Elkarteak eta azkena ANASAPS-Dizdirak emanen dituzte. Honetan, osasun mentala eta droga kontsumo artean dagoen lotura aztertuko da prebentzioaren ikuspegitik.
Hegoak elkartea droga kontsumoaren prebentzioan lan egiten duen taldea da; ANASAPS, ordea, buru osasunaren arloan norbanako nahiz talde mailako egoerei aurre egiten dien elkartea da.
Saioak, arratsaldeko 5etatik 7etara eginen direnak, adin desberdinetako haur-gaztetxoen gurasoei zuzenduriko hitzaldi parte hartzaileak izanen dira, prebentzioa ttiki-ttikitatik lantzen den jarrera arduratsua delako.
Ez da beharrezkoa aitzinetik izena ematea. Informazio gehiagorako paratu harremanetan Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuekin telefono zenbaki honetan: 948 580006.