Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Elizondoko Abesbatzak kontzertu berezia eskaini zuten urriaren 18an, Elizondoko Santiago elizan. Jesus Echeverria izan zen orkestren zuzendaria eta Isabel Lacar abesbatzarena. Eliza bete zuen jendeak txalo zaparrada batekin saritu zuen musikarien lana.