Elizondoko presaren zaindari titulua irabazia duten Errotazaineneko Nati eta Tere Bielsa Munarriz ahizpak omendu zituzten Txokotoko bizilagunek, auzoa txukun mantentzen eta zaintzen egiten duten lana eskertzeko. Mikel Barea doktoreak eta Bertan elkarteko Lourdes Andueza presidenteak bultzatu zuten bazkarian akitu zen ekitaldia, baina bizilagun guztiek hartu zuten parte. Heldu den urtean ere errepikatzeko asmoz dira eta sorpresaren bat ere izanen omen da.