erran.eus

Lau bildots izan ditu Lekarozko Arrontxeko ardi batek

  Gertaerak  Baztan

Inseminazio artifizialaren bidez ernaldu dituzte ardiak

Lau bildots izan ditu Lekarozko Arrontxeko hiru urteko ardi honek, hiru bel­tzak eta bat txuria. 500 ardi eta haragitako hamar behi zaintzen dituzte Bautista Elizondok eta Mari Jose Etxeberriak eta kontent daude. Bixkiak eta hirukiak lehenago ere izan badituzte ere, inseminazio artifizialaren bidez ernaldutako ardiaren lau bildotsak bizirik sortu diren lehen aldia da Arrontxean (astebete lehenago, lau bildotsetatik bi hilik erditu zituen bertze ardi batek).

Lau bildots izan ditu Lekarozko Arrontxeko ardi batek
Arrontxeko ardia, lau bildotsekin Juan Lameirinhas | Ikusi handiago | Argazki originala

Lau bildots izan ditu Lekarozko Arrontxeko hiru urteko ardi honek, hiru bel­tzak eta bat txuria. 500 ardi eta haragitako hamar behi zaintzen dituzte Bautista Elizondok eta Mari Jose Etxeberriak eta kontent daude. Bixkiak eta hirukiak lehenago ere izan badituzte ere, inseminazio artifizialaren bidez ernaldutako ardiaren lau bildotsak bizirik sortu diren lehen aldia da Arrontxean (astebete lehenago, lau bildotsetatik bi hilik erditu zituen bertze ardi batek).

Lehenbiziko egunetan, doi-doi moldatu dira 4 bildotsak amaren 2 titiekin, baina handitzen diren neurrian, bertze ardiren batek eman beharko diela esnea uste du Mari Jose Etxeberriak. Oraindik ez dira Arrontxeko ardi guztiak umatu, baina nagusiek ez dute uste lauki gehiagorik izanen dituztenik: «Hori berriz gertatzea miraria izanen da!» diote.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa