Interneteko .eus domeinuaren aitzindari izateko erabakia hartu du Baztango Udalak

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 31

Balleko Etxearen webgunearen helbide berria www.baztan.eus izanen da

Baztango Udalak ‘.eus’ Interneteko Domeinuaren Aitzindari izateko erabakia hartu zuen bertze 91 erakunderekin batera. Hori horrela www.baztan.eus da Baztango udalaren webgunearen helbide berria.

Baztango Udalak ‘.eus’ Interneteko Domeinuaren Aitzindari izateko erabakia hartu zuen bertze 91 erakunderekin batera. Hori horrela www.baztan.eus da Baztango udalaren webgunearen helbide berria.

‘.EUS’ Interneteko domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

Orain, ‘.eus’ domeinua abiarazte-aldian dago. Fase hau, batez ere, elkarte, enpresa eta instituzio publikoen domeinu-izenei bideratua dago. Domeinu-izenak eskatzeko eta babesteko balioko du. Abiarazte-aldia azaroaren 18an bukatuko da eta egun hortatik aurrera edonork eskatu ahal izanen du edozein domeinu-izen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun