Baztan Extrem salto jaialdia eginen da azaroaren 2an Elizondon

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 31

Pendulo erraldoitik salto bereziak eginen dira, piragua gainean, bizikletan… Utzitako argazkia

Salto bereziak eginen dira Baztan Abentura Park-ean

Baztan Extrem salto jaialdiaren lehenengo edizioa eginen da azaroaren 2an, igandean, BKZ Nafarroa Abentura, Baztan abentura parkeko kudeatzailearen eskutik.

Baztan Extrem salto jaialdiaren lehenengo edizioa eginen da azaroaren 2an, igandean, BKZ Nafarroa Abentura, Baztan abentura parkeko kudeatzailearen eskutik.

Baztan Abentura Park Elizondoko Bearzun auzoan dago kokatuta eta hainbat kirol abentura egiteko aukera eskaintzen du, Baztango paisai zoragarrietaz gozatuz: Tirolinen zirkuitu erraldoiak (300-480 metro luzerakoak eta 120 metroko alturan), arroil-aquapark naturala, ferrata bideak…

Bere erakargarrietako bat penduloaren saltoa da, Europako saltorik handiena eta 100 metroko alturan haitz ikusgarrien gainean kokatuta dagoena.

Salto jaialdi honen bidez parke berri hau ezagutzera eman nahi dute, Baztan-Bidasoaldeko eskualdean turismo aktiboa suspertzen lagunduko duela uste baitute. Baztan Extrem salto jaialdian 100 metroko pendulo erraldoitik salto bereziak egingo dira, elementu ezberdinen gainean: piraguak, bizikletak, eskiak, jausgailuak… edota mozorrotuta edo slogan batekin. Beharrezkoak diren probak egin ahal izateko, BKZ-ko arduradunekin egon beharko da aldez aurretik.

Saltoak igande goizeko 10:00ak aldera hasiko dira eta egun osoan zehar salto ikusgarriak ikusteko aukera egonen da, beraz igande berezi bat pasatu nahi duenak aukera paregabea du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun