Hondakinak bereizten eta berrerabiltzen ikasteko antzezlana eskaini zuten Iruritan

TTIPI-TTAPA 2014ko urr. 30a, 12:19
Konfusok, Plastik eta Karton jaunak saio bikaina eskaini zuten. Utzitako argazkia

Joan den igandean, Zirika Zirkus taldearen 'Konpost eroak' ikusgai izan zen gizarte bilgunean

Joan den igandean Iruritako Gizarte Bilgunera hurbildutakoek Baztango Udaleko Kultura eta Hondakin sailek antolaturiko antzezlana ikusteko aukera izan zuten. Konfuso, Plastik andereñoa eta Karton jaunaren eskutik arratsalde bikaina pasatzeko modua izan zen.

Konfusok, hondakinak bereizten ez dakien baina ikasteko izugarrizko ilusioa daukan kale garbitzaileak, bi pertsona oso ezberdinekin egin zuen topo Iruritan. Alde batetik Plastik andereñoa: marijakintsua eta erakusteko grina izugarria daukana eta Karton jauna bertzetik, ezkorra eta jendearekin etsitua. Hondakinak bereizten eta berrerabiltzen erakutsi zieten bertaratutakoei, plastikoa birziklatzen zuten lantegi batetara ere garraiatu zituzten, konposta egin zuten eta honekin landare gaixo bat sendatzea lortu zuten!

Guzti hau zirko, antzerki, musika eta irrifar pila batez lagundurik. Saioa bikaina izan zen!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun