Gau Beltza ospatuko dute urriaren 31n Iruritako Jauregiarte taberna inaguratzeko

TTIPI-TTAPA 2014ko urr. 30a, 08:26
Kantaldiak, solasaldiak eta bertze hainbat ekitaldi egin dira azken hilabeteotan Jauregiartean. Artxiboko argazkia

Afaltzeko Baztango sotopilek jateko aukera izanen dute

Azkeneko hilabeteetan hainbat ekitaldi antolatu baditu ere, urriaren 31an, arratsaldeko 7etan, Iruritako Jauregiarte taberna inaguratuko dute. Inagurazioaren ondoren, gaueko 9etan, Gau Beltza ospatuko dute, edo bertako Halloween besta.

Halloween modan jarri baino lehenago, Baztanen kalabazen istorio guzia egiten zen, baita txantxak etabar. Horrela berreskuratu edo aldarrikatu nahi dute gure besta hau Iruritako Jauregiarten. Afaltzeko Baztango sotopilek jateko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun