Kirikoketa bestaren hamabosgarren edizioa ospatu zen azaroaren 1ean Arizkunen, Jo ala Jo Kultur Taldeak antolatua. Gamioxarreko dolarean gerora sagardoa bihurtuko den sagarra jo zen, 3.000 kilo inguru, eta horren inguruan hainbat ospakizun egin ziren.
Aurten ere ez da uzta handiegirik izan eta Baztango sagarrekin batera, Astigarraga aldetik ere ekarri behar izan dituzte Gamioxarrera. Jendetza handia bildu zen Arizkunera. Lehenik, astoak gurdian ekarri zituen sagarrak Gamioxarreko sabaira eta handik dolarera bota zituzten sabaizulotik eta bertan kirikoketa erritmora zanpatu dituzte Jo ala Jo taldekoek. Talde antolatzailekoekin bateram Otsagiko dantzariak, Gallartako Arrigorri taldeko erraldoiak, Berriozarko albokariak, fanfarre Mi Fa eta Baztango txistulariak aritu ziren eta 160 bat lagun bildu ziren bazkaltzera. Orain, sagarrak kupeletan egosten utzi beharko eta sagardoa egitera esparatu.
Kalakan taldearen dokumentala
Aipatzekoa da urriko hondar astean Gamioxarreako dolarean eta kanpoko aldean Sagarra jo (Madonnak eskuaraz abesten duenean) dokumentalaren irudi batzuk grabatu dituztela eta Kirikoketa Egunean ere Arizkunera hurbildu zirela taldeko Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau, bertze irudi batzuk grabatzera. Iban Rusiñol nafarraren eta Nicolás Novion lapurtarraren gidaritzapean, sagardoa egiteko modu tradizionalaren inguruko gidoia dauka dokumentalak eta cwrowfunding kanpaina baten bidez oraintzen ari dira proiektua.