Eguraldi bikainak jendea eta aziendak erakarri zituen Elizondora

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 27a

Idi-parea lanean. Argazkian ageri denez, Ikusmina piztu zuen zaldiaren kontrako apostuak. Juan Mari Ondikol

Lehen aldiz egin zen zaldi eta idi-parearen arteko apostua idiek irabazi zuten

Inoiz baino jende gehiago bildu zen joan den ortziralean, urriaren 24ean, Elizondoko Udazkeneko Ferian. Jendea ez ezik, azienda aunitz ere plazaratu zen. Honela, behi aziendez gain, zaldi, behor, poni, ardi eta ahariak ere izan ziren. Aurtengoan, berrikuntza nagusia idi parearen eta zaldiaren arteko apostua izan zen. Jendetza bildu zen luzeko pilota plazan eta azkenean idiak nagusitu ziren.

Horrekin batera, Jaime Urrutia karrikan eta plaza inguruan, karrikako hainbat saltzaile izan zen, 250 bat postu paratu baitziren. Horri esker, 24.000 euroko diru-sarrerak izan ditu Elizondoko herriak. Geroz eta eskari gehiago dago postuak jartzeko eta batzuk gibelera bota behar izan dituztela aipatu dute. Horretaz, aurten Elizondoko Herriko Etxeak metroko 18,50 euro eskatu baldin badu, heldu den urtean metroko 20 euro kobratuko omen dute.

Goiz eta eguerdi parteko merkatu-saltsaren ondotik, arratsaldean pilota partida ikusgarriak izan ziren Baztan udal pilotalekuan. Honela, lau eta erdiko txapelketa ofizialeko final laurdenetako lehen partidan, Olaetxeak ezustea eman eta 22 eta 13 irabazi zion Ezkurdiari.

Ortziral arrats partean dantzaldia izan zen eta larunbatean Atsoferie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun