Onddoak ezagutzeko ikastaroa antolatu du Barraskilo elkarteak

TTIPI-TTAPA 2014ko urr. 23a, 17:52

Urriaren 26an eginen dute Oronozen

Onddoak ezagutzeko ikastaroa antolatu du Barraskilo elkarteak urriaren 26an Oronozen. Onddoak desberdintzea eta ezagutzea izanen da ikastaroaren helburua eta igandean 10:00etatik 13:30era eginen da. Oronozko elizaren ondoan geldituko dira.

Ikasleek 5 euro ordaindu beharko dute, 3 euro Barraskilo elkarteko kide izanez gero. Izen emateko 678 445521 telefonora deitu behar da lehenbailehen, ikasle kopurua mugatua baita. Gosaria eramateko ere aipatu dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun