II. Argazki Rallya antolatu du Itxusi Elkarteak igande honetan Oronozen

Ttipi-Ttapa 2014ko urr. 23a, 13:56

Aldekoa hotelean bi pertsonendako egonaldia izanen da lehen saria

Bigarren urtez antolatu du lehiaketa eta izen-ematea 08:30etik 09:30era egin beharko da igandean berean, bortz euro ordainduta. Lehendabiziko saria Aldekoa hotelean bi lagunendako egonaldia izanen da.

Bigarren urtez argazki rallya antolatu du Itxusi argazkizale elkarteak Oronozen. Urriaren 26an, igandean eginen da. Izen-ematea 08:30etik 09:30era egin behar da, bortz euro ordainduta.

Lehenbiziko saria Aldekoa hotelean bi pertsonendako egonaldia izanen da; bigarren saria bi lagunendako bazkaria Urgain hotelean eta hirugarren saria bi lagunendako bazkaria Pierresenea jatetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun