Baztandarren Biltzarra ere ELArengatik busti da

TTIPI-TTAPA 2014ko urr. 22a, 09:18

Baztandarren Biltzarrako kideak, ELArengatik busti baino lehenxeago. Utzitako argazkia

Basaizea elkarteari, Trikidantz musika taldeari eta Baztango Bertso Eskolari luzatu diete erronka

ELA eritasuna ezagutzera emateko eta ikerketa bultzateko bustialdiek ez dute etenik Baztanen. Oraingoan, Baztandarren Biltzarra elkartea izan da Batzar Nagusiaren gonbitea hartu duena. Elkarteko hainbat kide hormatutako urarekin busti ziren.

Katea ez eteteko, Baztandarren Biltzarrak ere hiru elkarteri bota die bustialdirako erronka: Baigorriko Basaizea Elkarteari, Trikidantz musika taldeari eta Baztango Bertso Eskolari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun