BKZ-Nafarroa Abenturak Ezagutu Baztan Abentura Park kanpainaren berri eman nahi du. Urriaren 25ean, Elizondoko Beartzun auzoan dagoen Baztan Abentura Park-eko kirol abentura guztiak egiteko aukera paregabea izanen dute Bertizarana, Malerreka, Bortziriak, Leitzaran, Ultzama, Zugarramurdi-Urdazubi eta Baztanekin muga duten Iparraldeko herri guztietako bizilagunek. Tirolina erraldoiak-Txikiak-Ferrrata bidea handi naiz ttikia, Arroil jeitsiera, pendulo txiki (30 metro) edota ausartenentzako 100 metroko pendulo saltoa egiteko aukera izanen dute eta prezioetan %50-60ko deskontuak izanen dituzte etortzen diren guztiek.
Eta urriaren 26an, berriz, aukera berdina eskainiko dute, baina Baztango jendeari zuzenduta. Plaza mugatuak direnez, aitzinetik erreserba egin beharko da.
Bertze aldetik, azaroaren 2an Baztan Salto Extrem lehenengo jaialdia izanen da. 100 metroko pendulotik salto ikusgarriak izanen dira (edonok partu har dezake).
Familiarizazio bidaia Partzuergoaren bidez
Ez da aste honetan Baztan Abentura Parkean izanen duten eskaintza bakarra. Izan ere, urriaren 22an, asteazkenean Bertizko Partzuergo Turistikotik familiarizazio bidaia antolatu baitute. 15:00etan Baztan Abentura Parkeko harreran izanen da irteera. Ondoren, arroil aquapark naturala, ferrata bide handia eta tirolina txikiak ikusiko dituzte. Handik tirolina erraldoietara joanen dira eta nahi duenak egiteko aukera izanen du. Tirolinak ikusi eta gero penduloaren saltoaren erakustaldia eginen da eta norbait animatzen bada saltoa egiteko aukera ere izanen du. Bukatzeko, mokadutxo bat izanen dute parte hartzaileek.