BRT Menditarrak errugbi taldeak denboraldiko lehen partida erraz irabazi zuen urriaren 4an Lekarozen. Horretaz gain, Amaiurko sokatira taldearen erronkari eutsiz, ELA eritasuna ezagutarazteko eta ikerketa bultzatzeko busti ziren partidaren ondotik. Orain, eurek ere erronka luzatu diete La Unica rugby taldeko emakumeei, Xixongo errugbi taldeari eta Lekarozko instalazioak zaintzen dituen Patziku Pernaute oronoztarrari. Batzar Nagusiko kideak ere busti ziren urriaren 11n eguerdian Balleko Etxearen aitzinaldean.