BKZ-Nafarroa Abenturak Ezagutu Baztan Abentura Park kanpainaren berri eman nahi du.
Urriaren 25ean, Elizondoko Beartzun auzoan dagoen Baztan Abentura Park-eko kirol abentura guztiak egiteko aukera paregabea izanen dute Bertizarana, Malerreka, Bortziriak, Leitzaran, Ultzama, Zugarramurdi-Urdazubi eta Baztanekin muga duten Iparraldeko herri guztietako bizilagunek. Tirolina erraldoiak-Txikiak-Ferrrata bidea handi naiz ttikia, Arroil jeitsiera, pendulo txiki (30 metro) edota ausartenentzako 100 metroko pendulo saltoa egiteko aukera izanen dute eta prezioetan %50-60ko deskontuak izanen dituzte etortzen diren guztiek.
Eta urriaren 26an, berriz, aukera berdina eskainiko dute, baina Baztango jendeari zuzenduta. Plaza mugatuak direnez, aitzinetik erreserba egin beharko da.
Bertze aldetik, azaroaren 2an Baztan Salto Extrem lehenengo jaialdia izanen da. 100 metroko pendulotik salto ikusgarriak izanen dira (edonok partu har dezake). Badago zer egin Baztango Beartzun auzoan.