Drogen kontsumoaren gaineko Guraso Eskola eginen da Elizondoko Arizkunenean

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 20a

Hegoak elkarteak emanen ditu lehen hiru saioak eta ANASAPSek azkenekoa

Drogen kontsumoaren gaineko Guraso eskolaren saioak izanen dira Elizondoko Arizkunenea kultur etxean urriaren 28an eta azroaren 4, 11 eta 13an, 17:00etatik 19:00etara. Lehen hiru saioak Hegoak Elkarteak eta azkena ANASAPSek emanen dituzte.

Hegoak elkartea droga kontsumoaren prebentzioan lan egiten duen taldea da; ANASAPS, ordea, buru osasunaren arloan norbanako nahiz talde mailako egoerei aurre egiten dien elkartea da.

Saioak, arratsaldeko 5etatik 7etara eginen direnak, adin desberdinetako haur-gaztetxoen gurasoei zuzenduriko hitzaldi parte hartzaileak izanen dira, prebentzioa tiki-ttikitatik lantzen den jarrera arduratsua delako.

Ez da beharrezkoa aitzinetik izena ematea. Informazio gehiagorako paratu harremanetan Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuekin telefono zenbaki honetan: 948 580006.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun