Baztan Musika Eskolan ikasturte hasierako bilkura eginen dute urriaren 17an

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 16a

Baztan Musika Eskolako musikariek eskainitako kontzertu bat, gan den urtean. Artxiboko argazkia

Ortziral arratsaldeko 5:30etik aitzinera

Baztan Musika Eskolan ikasturte hasierako bilkura eginen dute urriaren 17an, ortziral arratsaldeko 17:30etik aitzinera.

Baztan Musika Eskolan ikasturte hasierako bilkura eginen dute urriaren 17an, ortziral arratsaldeko 17:30etik aitzinera.

17:30ean gurasoekin bilkura eginen da eta Musika Eskolako zuzendaritzak ikasturtearen funtzionamendua azalduko du. 18:00etan udaleko ordezkariekin bilduko da.

Ondotik eginen den bilkuran zenbait gai aztertuko dituzte, hala nola Musika Eskolan orain artio egindakoa, Musika Hizkuntzako irakaslearen ordezkoa edo Eskola Kontseilua sortzeko proposamena. Beti bezala, galde-eskeen txandarekin akituko da bilkura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun