Urriaren 18an aurkezpen gurutzatua eginen dute Pello Salaburuk eta Hasier Larretxeak Iruritako Jauregiarte ostatu kulturalean 19:00etatik aitzinera. Pello Salaburuk Hasier Larretxearen Larremotzetik (Erein) liburua aurkeztuko du, eta Hasierrek, berriz, Pelloren Errateko nituenak. Cuzcoko kronika (Erein).
Joan den urriaren 11n, Hasier Larretxeak Donostiako Garoa Kultur Lab-en aurkeztu zuen aurten argitaratutako liburua. Bertan izan zen bere aita Patxi egur bat mozten berak testuak irakurtzen zituen bitartean, bertze zenbait sorpresen artean.