Larrazken Kulturala antolatu du Jo ala Jo Kultur Taldeak hamabosgarren urteurrena ospatzeko

Ttipi-Ttapa 2014ko urriaren 16a

Jo ala Jo taldeak 15 urte bete ditu eta zenbait ekitaldi antolatu ditu ospatzeko. Artxiboko argazkia

Ekitaldiak azaroaren 1eko Kirikoketa Egunarekin borobilduko dituzte

Jo ala Jo Kultur Taldeak 15 urte bete dituen hontan "Larrazken Kulturala" antolatu du urriaren bigarren hamabortzaldian, azaroaren 1eko Kirikoketa Bestarako giroa berotzeko.

Jo ala Jo Kultur Taldeak 15 urte bete dituen hontan Larrazken Kulturala antolatu du urriaren bigarren hamabortzaldian, azaroaren 1eko Kirikoketa Bestarako giroa berotzeko.

Urriaren 18an, larunbatean, Iruritako Jaurgeiarte Taberna Kulturalean Ttun Ttun eguna eginen dute. Ibilaldia, erakusketa, solasaldia eta folk kontzertua izanen dira.

Urriaren 23an, Elizondoko Aise elkartean sagardo dastaketa ikastaroaren lehen saioa eginen da. Bigarren saioa, urriaren 30ean eginen da Arizkungo Gamioxarrean. Nola ez, leku bereko dolaretxean eginen da aurten hamabosgarren edizioa beteko duen Kirikoketa Besta, azaroaren 1ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun