Ernesto Pratek bere bigarren nobela Elizondoko gaztetxean aurkeztu zuen

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 15a

Ernesto Pratek bere bigarren eleberria aurkeztu zuen Elizondoko Gaztetxean. Utzitako argazkia

'Orpoz orpo' liburu umoretsua idatzi du, «sasiko munduan bizirauteko estrategia bezala»

Ernesto Pratek ortziral gauean 'Orpoz orpo' bere bigarren nobela Elizondoko gaztetxean aurkeztu zuen. Eleberria argitaratu berria izanik, tramaren ingurukoak saihestu nahiago izan zituen eta, horrela, solasaldia kontaketaren elementu orokorretan eta idazketaren ingurukoetan antolatu zuen. Gaztetxeko goitiko solairua jendez bete zen eta ortziraleko giro lasaiari dagokion moduan, mokau eta hurrupaldien artean goxoki egon ziren. Orain irakurlearen txanda da.

Modu horretan, orain artio liburuaren berri emateko eskainitako elkarrizketetan aipaturiko kontu batzuk azpimarkatzeaz gain: nobela pitoa dela; sexua, umorea eta klandestinitatea nahasten dituela; gazte baten parodia dela… Idazketa momentuari eta klandestinitateari dagozkion hainbat bizipen eta gogoeta partekatu zituen, entzuleak sasiko bitzitzaren trama egiazkoarekin harrapatuz eta ixilpeko mundu erreal horren parte eginez; orduan agertu ziren beldurra, hestura, gerra zikina, jazarpena… Eta, halako baldintzetan bizitzeko indarra atxekitzeko nobela pitoa idatzi beharra. Umorea, bizirauteko estrategia bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun