Hegazti migratzaileen interpretazioa eginen da urriaren 11n Baztanen

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 10a

Hegaztiak harrapatu ondotik, neurtu, eraztuna jarri eta askatu eginen dituzte Bagordin. Jon Martinez

Larunbat goizean solasaldia izanen da Arizkuneean eta Bagordin eraztuna jarriko zaie hegaztiei

Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak eta Nafarroako Ehiza Federazioak antolatuta, hegazti migratzaileen interpretazioa eginen dute urriaren 11n, larunbatean Baztanen.

Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak eta Nafarroako Ehiza Federazioak antolatuta, hegazti migratzaileen interpretazioa eginen dute urriaren 11n, larunbatean Baztanen.

Larunbat goizeko 9:30ean Arizkunenea Jauregian solasaldia eskainiko dute. 10:30ean Bagordiko merenderoan gosaldu ondotik, sareekin hegaztiak harrapatu, eraztuna jarri eta askatuko dituzte. Ekitaldia doan eta denentzat irekia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun