Pilarika bestak ospatuko dituzte Gartzainen urriaren 10etik 13ra eta egitarau zabala prestatu dute lau egunetarako.
ORTZILERIA, URRIAK 10
BEZPERA
• 17:00etan txupinazoa eta ezkil jotzea bestak hasteko.
• Ondotik Mus Zimiste.
• 21:30ean Baztan Zopak trinketean.
• 00:00etan dantzaldia Oharkabe taldearekin.
• 06:00etan zinger jatea gaua indarrarekin akitzeko.
LARUNBATA, URRIAK 11
HAUR ETA GAZTE EGUNA
• 10:00etan dianak eta argisoinuak.
• 14:00etan haur eta gazte bazkaria.
• 16:00etan puzgarriak.
• 18:00etan txokolatada eta gazteen arteko desafioa.
• 22:00etan herri afaria frontonean.
• 00:30etatik aitzinera Gabenara taldea.
• 06:00etan salto lehiaketa.
IGANDEA, URRIAK 12
PILARIKA EGUNA
• 10:00etan dianak eta argisoinuak.
• 12:00etan meza Aixteiko ermitan eta ondotik luntxa.
• 18:00etan boneta botatzea.
• 20:00etan Los Tajudos del Norte mariatxien emanaldia.
ASTELEHENA, URRIAK 13
HERRITARREN EGUNA
• 10:00etan dianak eta argisoinuak.
• 11:00etan futbito partida (ezkonduak ezkongabeen kontra ariko dira).
• 14:00etan zikiro jatea.
• Bazkaldu ondotik, boletoen zozketa eta trofeo banaketa eginen dira.
• Segidan, dantzaldia Joxe Angelekin.
• 22:30ean luntxa eta ondotik hondar gaupasa Joxe Angelekin.
• 03:00etan Gaixoa Ni eta besten akabaila emateko.