Kantauriko Ur-Konfederazioaren utzikeria salatu du Baztango Udalak

TTIPI-TTAPA 2014ko urr. 8a, 12:39

Arras kaltetua suertatu zen Elbeteko Errotabideko zubia moldatzen hasiak dira. Juan Mari Ondikol

Uholdeek eragindako kalteen balorazioa aurkeztu du eta mantenimendu lanen premia azpimarratu

Uztailaren 4ko uholdeek sortutako kalteen balorazioa egin du Baztango Udalak. Azpiegitura publikoetan 2.346.821,64 euroko balozaioa egin du eta udal eraikinetako kalteak 992.794,82 eurokoak dira. Horretaz gain, lur eremu pribatuetan 120.000 inguruko galerak izan dira, nekazariek eta EHNE eta UAGN sindikatuek aurkeztutako aurrekontuen arabera. 50 Hektarea inguru belagi, 2.500 metro kubiko lur, 5 tona bazka eta 230 silo bola, eskoilerak, paretak eta alanbrezko hesiak galdu dira. Baina, Balleko Etxetik diotenez, «aurrekonturik gabe izandako kalteak zenbatzeko zailtasunak izan arren, bertze hainbertze ere izan daiteke».

Aseguruen Partzuergoetan oraindik eskaerak jasotzen ari dira, baina dagoeneko 3.742.169 euro ordaindu dituzte. 549 eskaeretatik 538 kudeatu dira, %98.

Kantauriko Ur Konfederazioak onartutako aurrekontuan 19 aktuazio eginen dituzte Baztanen, 913.000 euro inbertsioa denera. Halere, Udalak salatu nahi du Kantauriko ur Konfederazioaren utzikeria ibaiaren mantenimenduan: «Uste dugu kalte aunitz saihestu zitezkeela errekan behar diren mantenimendu lanak egin baziren». Udala Ur Konfederazioaren aurkako erreklamazio bat jartzea aztertzen ari da.

Egoera horrela, Baztango Udalak jakinarazi nahi die herritarrei bai Nafarroako Gobernuan eta baita Madrilen ere kalteen %100 ordaintzeko eskatuko duela. «Hondamendi egoera batean udal batek ez duelakoz bere gain hartzen ahal lana eta gastu guztia. Gobernuen betebeharra da egoera hauetarako poltsa bat izatea eta baliabideak bideratzea», dio. Oraindik erantzunik ez dutela jaso ere jakinarazi zuten.

Plangintza

Bertzaldetik, etorkizunera begira bi gauza planteatzen dituzte udaletik. Alde batetik, udazken honetan ibaiaren egoera aztertzeko eta uholdeek eragindako kalteak saihesteko plangintza bat landu nahi du. Horretarako ezinbertzekoa ikusten du Ur Konfederazioa, Nafarroako Gobernuko Ingurumen departamentua, Udala eta herritarren arteko eztabaida foroa sortzea, «proposamen guztiak aztertu eta zein neurri hartu nahi ditugun denon artean erabaki behar dugu». Bigarrenik, Baztango uholdeen inguruko larrialdi plana garatu nahi dute, lan hau hurrengo udaberrian egiteko helburuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun