Baztango Batzar Nagusia ere bustiko da ELA eritasunaren ikerketa bulkatzeko

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 8a

Urriaren 11n, larunbat eguerdian Balleko Etxearen aitzinaldean

Esklerosi Lateral Amiotrofikoa (ELA) eritasuna ezagutarazteko eta ikerkuntzarako dirua biltzeko asmoz, Baztango Batzar Nagusiak ere onartu du Amaiurko sokatira taldeak luzatu dion erronka, eta bustiko da elkartasun kateari jarraipena emanez.

Batzar Nagusiko kideak larunbat honetan, urriaren 11n, bilduko dira Udaletxe aurrean eguerdiko 12:00etan, hormatutako urez betetako baldeak burutik beheiti botatzeko eta bere diru ekarpenak egiteko prest. Batzar Nagusiak gonbidatu nahi die baztandar guztiei parte hartzera eta diru ekarpenak egitera, ELA eritasunaren ikerketa bultzatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun