Hasier Larretxea eta Peio Salabururen liburuak aurkezpen gurutzatuan

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 2a

Iruritako Jauregiartean batak bertzearen lana aurkeztuko dute

Urriaren 18an aurkezpen gurutzatua eginen dute Pello Salaburuk eta Hasier Larretxeak Iruritako Jauregiartea taberna kulturalean 19:00etatik aitzinera. Pello Salaburuk Hasier Larretxearen Larremo­tzetik (Erein) liburua aurkeztuko du, eta Hasie­rrek, berriz, Pelloren Erra­teko nituenak. Cuz­co­­ko kronika (Erein).
 
Aste bat lehenago, urriaren 11n, Hasierrek Donostiako Garoa Kultur Lab-en, 13:00etan aurkeztuko du aurten argitaratutako liburua. Izanen diren sorpresen artean, bertzeak ber­tze, bertan izanen da bere aita Patxi egur bat mozten berak testuak irakurtzen dituen bitartean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun