Larrazken Kulturala antolatu du Jo ala Jo Elkarteak Kirikoketa Besta girotzeko

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 2a

Jo ala Jo Kultur Taldeak 15 urte bete dituen hontan Larrazken Kulturala antolatuko dute urriaren biga­rren hamabortzaldian, azaroaren 1ean eginen duten Kirikoketa Bestarako giroa berotzeko.
 
Urriaren 18an, Iruritako Jauregiartean Ttun Ttun eguna eginen dute. Ibilaldia, erakusketa, solasaldia eta folk kontzertua izanen dira.
 
Urriaren 23an, Elizondoko Aise elkartean sagardo dastaketa ikastaroaren lehendabiziko saioa eginen da. Biga­rren saioa, urriaren 30ean eginen da Arizkungo Gamioxarrean. Nola ez, leku bereko dolaretxean eginen da aurten hamabosgarren edizioa beteko duen Kirikoketa Besta, azaroaren 1ean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun