Elizondoko Lanbide Eskolatik Baionara

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 2a

Utzitako argazkia.

Elizondoko Lanbide Eskolako Administrazio-kudeaketako Erdi Mailako ikasle ba­tzuk Baionan aste bateko egonaldia egin dute PIREMOBV proiektuaren barne.
 
Proiektu hau lanbide heziketa eta enplegu sistemak hobeki ezagutzera eta Pirinioetako bi alderdietako LHko ikasleen mugikortasuna zabaltzera bideratua dago. Elizondoko ikastetxearen kasuan Baionako ikastetxe batekin harremanetan jarri dira hau gauzatzeko. Lehen kontaktu hau hango enpresak ezagutzeko erabiliko da, etorkizunean lantokiko prestakuntzarako (enpresa-praktikak) bilatzeko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun