Gizonezkoen lehen mailako Euskadiko arpana txapelketaren finala jokatuko da urriaren 5ean, igande arratsaldeko 6:30etik aitzinera Anizen. Sei bikote ariko dira, horietatik lau nafarrak eta bakarra eskualdeko ordezkariekin: Andoni Irigoien aniztarra eta Guillermo Etxenike iruritarra.
Bikote bakoitzak honako lan hau egin beharko dute. 60 ontzakoari goitik beherako bortz ebaketa (enborra etzanda), 54 ontzakoari ezkerretik eskuinerako sei ebaketa (enborra zutik), 54 ontzakoari goitik beherako 6 ebaketa (enborra etzanda) eta 60 ontzakoari goitik beherako 5 ebaketa (enborra etzanda).
Erran bezala, Andoni Irigoien aniztarrak eta Guillermo Etxenike iruritarrak osatuko dute eskualdeko ordezkaritza txapelketa honetan. Beraiekin batera, bertze hiru bikote nafar izanen dira: Julen Kañamares eta Mikel Eugi, Josetxo eta Iñaki Barberena anaiak eta Esteban P eta Martin Pikabea anaiak. Bizkaiako Ruben Gumutio eta Aitor Loiolak eta Gipuzkoako Igor Esnaola eta Santi Aizpuruak osatuko dute seikotea.