Boneta botatzea eta mariatxi doinuak izanen dituzte Pilarika egunean

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 2a

Kiroletarako tartea hartu dute aurten ere gartzaindarrek bestetan. Artxiboko argazkia

Hondar egunean zikiro jatea, boletoen zozketa eta ezkondu eta ezkongabeen arteko futbito partida izanen dituzte

Pilarika bestak ospatuko dituzte Gartzainen urriaren 10etik 13ra eta hau idazterakoan erabat zehaztu gabe bazegoen ere, azken aldaketarik ez bada, honako ekitaldiak izanen dituzte egitarauan:

ORTZILERIA, URRIAK 10 - BEZPERA

• 17:00etan txupinazoa eta ezkil jotzea bestak hasteko. 

• Ondotik Mus Zimiste.

• 21:30ean Baztan Zopak trinketean.

• 00:00etan dantzaldia Oharkabe taldearekin.

• 06:00etan zinger jatea gaua indarrarekin akitzeko.

LARUNBATA, URRIAK 11 - HAUR ETA GAZTE EGUNA

• 10:00etan dianak eta argisoinuak.

• 14:00etan haur eta gazte bazkaria.

• 16:00etan Zirkus tailerra.

• 18:00etan txokolatada eta gazteen arteko desafioa.

• 22:00etan herri afaria frontonean.

• 00:30etatik aitzinera Gabenara taldea.

• 06:00etan salto lehiaketa.

IGANDEA, URRIAK 12 - PILARIKA EGUNA

• 10:00etan dianak eta argisoinuak.

• 12:00etan meza Aixteiko ermitan eta ondotik lun­txa.

• 18:00etan boneta botatzea.

• 20:00etan Los Tenampas mariatxien emanaldia.

 

ASTELEHENA, URRIAK 13 - HERRITARREN EGUNA

• 10:00etan dianak eta argisoinuak.

• 11:00etan futbito partida (ezkonduak ezkongabeen kontra ariko dira).

• 14:00etan zikiro jatea.

• Bazkaldu ondotik, boletoen zozketa eta trofeo banaketa eginen dira. 

• Segidan, dan­tzaldia Joxe Angelekin.

• 22:30ean luntxa eta ondotik hondar gaupasa Joxe Angelekin.

• 03:00etan Gaixoa Ni eta besten akabaila emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun