Euskal Herriko arpana txapelketako finala jokatuko da igandean

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 2a

Astelehenean boneta jaurtiketa eta akandre lehiaketa izanen dituzte

Arrosarioko Amabirjinaren bestak ospatuko dituzte asteburu honetan Anizen eta ohikoa denez egitarau zabala antolatu dute.
 
LARUNBATA, URRIAK 4
• 11:00etan ezkil jotzea, eta altxaferoak herriko trikitilariek alaiturik. 
• 11:30ean Herri-krosa: haurrendako eta helduendako ibilbide desberdinak.
• 12:00etan puzgarriak. 
• 14:00etan paella, pas­tel eta bizkotxo lehiaketa. Bazkaria.
• 15:30ean puzgarriak.
• 17:00etan Tirolina.
• 18:00etan txokolate jatea.
• 20:00etan Mutildan­tzak eta gaita.
• 20:45ean Baztan zopak.
• 00:30ean Hauspolariek taldearekin dan­tzaldia. Akitzeko, xin­gar jatea. Gan-torri­ autobusa ibiliko da herriz herri.
 
IGANDEA, URRIAK 5
• 11:30ean herriko trikitilariekin herriari itzu­lia.
• 12:00etan Meza Nagusia.
• 13:00etan otordua.
• 18:00etan Euskal He­rriko arpana txapelketako finala. Ondotik, Hauspolariek taldearekin dantzaldia. Akabailan, afaria Mendiarte kultur elkartean.
 
ASTELEHENA, URRIAK 6
• 11:00etan mus txapelketa.
• 12:00etan buruhandiak herrian barna. Ondotik haurrek egindako marrazkien erakusketa.
• 14:00etan zikiro jatea, Joxe Angel akordeoilariak alaiturik.
• 17:00etan boneta jaurtiketa eginen dute.
• 18:00etan Akandre lehiaketa.
• 21:00etan Joxe An­gel akordioilariarekin dan­tzaldia. 
Ondotik, xin­gar jatea eta suaren inguruan kantaldia. Akitzeko, Gaixoa Ni eta herriari itzulia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun