Anizko bestak urriaren 4tik 6ra ospatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 2a

Larunbatean paella, pastel eta bixkotxo lehiaketak eginen dira. Utzitako argazkia

Euskal Herriko arpana txapelketako finala jokatuko da igandean

Arrosarioko Amabirjinaren bestak ospatuko dituzte asteburu honetan Anizen eta ohikoa denez egitarau zabala antolatu dute. Igandea arratsaldean Euskal Herriko arpana txapelketako finala jokatuko da eta hondar egunean boneta jaurtiketa.

Arrosarioko Amabirjinaren bestak ospatuko dituzte asteburu honetan Anizen eta ohikoa denez egitarau zabala antolatu dute.

 

Larunbata, urriak 4

• 11:00etan ezkil jotzea, eta altxaferoak herriko trikitilariek alaiturik.

• 11:30ean Herri-krosa: haurrendako eta helduendako ibilbide desberdinak.

• 12:00etan puzgarriak.

• 14:00etan paella, pastel eta bizkotxo lehiaketa. Bazkaria.

• 15:30ean puzgarriak.

• 17:00etan Tirolina.

• 18:00etan txokolate jatea.

• 20:00etan Mutildan­tzak eta gaita.

• 20:45ean Baztan zopak.

• 00:30ean Hauspolariek taldearekin dan­tzaldia. Akitzeko, xin­gar jatea. Gan-torri­ autobusa ibiliko da herriz herri.


Igandea, urriak 5

• 11:30ean herriko trikitilariekin herriari itzu­lia.

• 12:00etan Meza Nagusia.

• 13:00etan otordua.

• 18:00etan Euskal He­rriko arpana txapelketako finala. Ondotik, Hauspolariek taldearekin dantzaldia. Akabailan, afaria Mendiarte kultur elkartean.


Astelehena, urriak 6

• 11:00etan mus txapelketa.

• 12:00etan buruhandiak herrian barna. Ondotik haurrek egindako marrazkien erakusketa.

• 14:00etan zikiro jatea, Joxe Angel akordeoilariak alaiturik.

• 17:00etan boneta jaurtiketa eginen dute.

• 18:00etan Akandre lehiaketa.

• 21:00etan Joxe An­gel akordioilariarekin dan­tzaldia. Ondotik, xin­gar jatea eta suaren inguruan kantaldia. Akitzeko, Gaixoa Ni eta herriari itzulia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun