Uholdeek Baztanen eragindako kalteei buruzko azalpenak emateko batzarra deitu dute urriaren 3an

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 1a

Uholdeetan kaltetuek zerga-salbuespenak bideratzeko egin beharrekoak ere azalduko dituzte batzarrean. Artxiboko argazkia

Ortziral arratsaldeko 7etan izanen da Arizkunenean

Baztango Udal Gobernuak batzar informatibo bat deitu du urriaren 3an, ortziralean 19:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, uholdeak Baztanen eragin zituen kalteei buruzko azalpenak emateko.

Baztango Udal Gobernuak batzar informatibo bat deitu du urriaren 3an, ortziralean 19:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, uholdeak Baztanen eragin zituen kalteei buruzko azalpenak emateko.

Bidenabar, uholdeetan kalteak izan zituzten herritarrei azaldu nahi dizkie 245/2014 Foru Aginduak aurreikusten dituen zerga-salbuespenak bideratzeko egin beharrekoak: udalean aurkeztu beharrekoa eskaera, dokumentazioa, aurkezteko epea (azaroaren 30a baino lehen) eta bertze jakingarriak.

Garbiñe Elizegi alkateak sinatutako oharraren bidez, Baztango Udal Gobernuak dei egiten die bileran parte hartzera interesatu guztiei, eta uholdeetan kalteak izan zituzten herritarrei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun